Klovis I.a
Klovis I.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
481 - 511ko azaroaren 27a ← Txilderiko I.a - Teodoriko I.a Austrasiakoa, Klodomir, Txildeberto I.a, Klotario I.a →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | ezezaguna, 466 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Frankoen Erresuma | ||||
Heriotza | Paris, 511ko azaroaren 27a (44/45 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Abbey of St Genevieve (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Txilderiko I.a | ||||
Ama | Basina Turingiakoa | ||||
Ezkontidea(k) | frankish princess (en) Clotilde (en) (493 - 511ko azaroaren 27a) | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Merovingiar leinua | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | monarka | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | paganismo germaniarra kristautasuna | ||||
Klovis edo Klodoviko I.a[1] (Tournai, 465 – Paris, 511) frankoen erregea izan zen 481-511 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Txilderiko I.a hil zenean (481), Tournaiko franko saliarren errege izendatu zuten.[oh 1] Klotilderekin ezkondu zen.
486ean, Soissonsko guduan Siagrio jeneral erromatarra garaitu zuen, "erromatarretan azkena". Alamanei irabazi zien (495), baita burgundiarrei ere (500). 507an, Loira ibaia gurutzatu zuen Tolosa Garonako Bisigodoen Erresuman gaindi, eta Septimaniako mugetara heldu. Alariko II.a erregea hiltzera heldu zen, Vouilléko guduan. Monarkia franko merovingiarraren fundatzailea eta ia Galia osoko errege bakar bihurtu zen. Ondorioz, Erromako berant inperioaren Ekialdeko enperadoreak kontsul titulua eman zion.[2]
Bere emazte Klotilderen eta Reimseko San Remigio apezpikuaren eraginez katolizismora aldatu zen; katolizismoa babestu eta Orléansko kontzilioa bildu zuen (496an gutxi gorabehera). Bere heriotzaren ondoren, erresuma bere lau semeen artean banatu zen: Txildeberto, Klodomiro, Klotario eta Teodoriko.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chlodovech forma frankikoa latindu eta Chlodovechus izena hartu zuen; geroago, berriz, Ludovicus. Frantseseko Louis izena bertatik dator, eta gaztelaniazko Luis ere bai. Euskaraz, jatorrizko Chlodovech formatik sortu zituen Sabin Aranak, bere izendegian, Koldobika izena eta haren laburdura Koldo.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 180. arauaː Goi Erdi Aroko pertsona-izenak. Germaniar jatorriko pertsona-izenak. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Derecho pirenaico / Zuzenbide Piriniarra - NabarraldeDenda» www.nabarralde.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-06). 215. or.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Franko saliarrek mende hauetan galdu bide zuten beren hizkuntza, frankoniera zaharra, franko ripuarioek ez bezala.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merovingiar erregeen zerrenda | ||
---|---|---|
Meroveo (448–457) Txilderiko I.a (457–481) • Klovis I.a (481–511) • Txildeberto I.a (511–558) • Klodomir (511–524) • Teodoriko I.a (511–533) • Teodoberto I.a (533–548) • Teodobaldo (548–555) • Klotario I.a Zaharra (511–561) • Kariberto I.a (561–567) • Guntram I.a (561–592) • Sigeberto I.a (561–575) • Txildeberto II.a (575–595) • Teodoberto II.a (595–612) • Teodoriko II.a (595–613) • Sigeberto II.a (613) • Txilperiko I.a (561–584) • Klotario II.a Handia (584–623) • Dagoberto I.a (623–639) • Kariberto II.a (629–632) • Txilperiko (632) • Sigeberto III.a (634–656) • Txildeberto Adoptatua (656–661) • Klovis II.a (639–657) • Klotario III.a (657–673) • Txilderiko II.a (662–675) • Teodoriko III.a (675–691) • Dagoberto II.a (675–679) • Klovis IV.a (691–695) • Txildeberto III.a Justua (695–711) • Dagoberto III.a (711–715) • Txilperiko II.a (715–721) • Klotario IV.a (717–719) • Teodoriko IV.a (721–737) • Txilderiko III.a (743–751) |